Charlesjsharp GFDL CC-BY-SA-3.0
Charlesjsharp GFDL CC-BY-SA-3.0

Okil berdea (Picus viridis)

Picidae, Piziformeak

Beste izen batzuk: Katatxori, Kokil, Okil, Okilo, Tokil, Ükhül.
Euskarazko izendegi osoa »

Beste hizkuntzetan

  • Gaztelania: Pito real ibérico
  • Frantsesa: Pic vert
  • Ingelesa: Iberian Green Woodpecker
  • Okzitaniera: -
  • Aragoiera: Picaguazero
  • Katalana: Picot verd
  • Astur Leonesa: -
  • Galegoa: Peto verdeal
  • Alemaniera: Grünspecht
  • Italiera: Picchio verde

Deskribapena

Okil ertain-handia, bere kolore berdearengatik erraz ezagutuko duguna. Burua gorria dute eta ipurgaina horizka; arrak bibote gorria eta emeak beltza. Gazteak ttanttodunak izaten dira. Mokoa sendoa eta luzea, okil guztietan lez.

Okil gehienak bezala, baso eta enborretan aurkituko dugu errazen, baina okil berdeak denbora asko igarotzen du lurrean, batez ere inurri bila, eta oso ohikoa da belardietan janari bila ikustea. Hori bai, habia egiteko zuhaitzak behar ditu; ez derrigor baso itxiak, baina bai gutxienez zuhaizti txikiak. Herriguneetako parkeetan ere ikusi daiteke. Eta, gehienbat, entzun, bere irrintzi alaia oso maiz botatzen baitu.

Euskal Herrian

Euskal Herrian ikusi daitezkeen okilen arteko ugariena, hedadura zabala dauka gure artean. Urte guztian zehar ikusiko dugu eta habiagile arrunta da.

Entzun

Banaketa mapa

Picus viridis distribution map

Okil berdea enborrean

Okil berdea inurriak jaten

Euskarazko izendegia

Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.

Aldaera Eskualdea
Katatxori
Kokil Baztanaldea, Sakana, Araba, Ultzamaldea
Okil Durangaldea, Donostialdea, Debagoiena, Debabarrena, Araba, Bilbo Handia, Bidasoa Garaia, Bidasoa Beherea, Lea Artibai, Arrati Nerbioi, Gorbeia Inguruak, Goierri, Gernika-Bermeo, Lapurdi Garaia, Urola-Kostaldea, Aralarko Iparraldea, Tolosaldea, Bizkaia, Sakana, Plentzia-Mungia
Okilo Nafarroa Beherea, Arberoa-Iholdi, Baigorri-Ortzaize
Tokil Baztanaldea
Ükhül Zuberoa, Basabürüa, Arbaila
Aotzilari
Arbola-zilazale Zaraitzu
Egur-arraiatzaile
Egurkin txori Bizkaia
Eurieskale Nafarroa Beherea
Kozkotari Baigorri-Ortzaize
Malgor zulatzaile Zaraitzu
Okil ipurberde Donostialdea

** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
   Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.